FAIR and interactive data graphics from a scientific knowledge graph
Edukiak
Ebenezer Howard | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | City of London eta Londres, 1850eko urtarrilaren 29a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Welwyn Garden City, 1928ko maiatzaren 1a (78 urte) |
Hobiratze lekua | Letchworth Cemetery (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | esperantoa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa, esperantista, hirigilea eta paisaiaren arkitektoa |
Jasotako sariak | ikusi
|
Ebenezer Howard (ingelesez: ˌɛbᵻˈniːzər ˈhaʊərd)(1850eko urtarrilaren 29a[1] – 1928ko maiatzaren 1a[2]) lorategi-hirien mugimenduko Ingalaterrako sustatzailea izan zen.
Ezaguna egin zen To-Morrow: A Peaceful Path to Real Reform (1898) liburuarekin, hiri utopiko baten deskribapena non jendea naturarekin armonian bizi zen. Argitalpen honen ondotik, lorategi-hirien mugimendua abiatu zen, eta hala, 1903an Letchworth eraikitzen hasi ziren, lehen lorategi-hiria. Bigarren lorategi-hiria, zentzu hertsian, Welwyn (1920) izan zen. Mugimenduak eragina izan zuen beste herrialdeetako hainbat hiriguneen diseinuen ereduan, adibidez, Forest Hills Gardens, F. L. Olmsted Jr.-ek diseinatua 1909an,[3] Radburn (1923) eta 1930 hamarkadako Suburban Resettlement programako hiriak: (Greenbelt (Maryland); Greenhills (Ohio); Greenbrooke (New Jersey) eta Greendale (Wisconsin)).[4]
Howard-ek lagun zuen gizakiak eta gizarteak berak naturarengandik zuen alienazio egoera murrizten lorategi-hirien[5] eta Georgismoaren bitartez.[6][7][8] Howard, zenbaiten ustez, hiri-plangintza mugimenduaren buru nagusietako da eta bere lorategi-hirien inguruko printzipioak gaur egungo hiri-plangintzan erabiltzen dira.[5][9]
Erreferentziak
- ↑ Penguin Pocket On This Day. ISBN 0-14-102715-0..
- ↑ (1933) Enciklopedio de Esperanto
- ↑ Klaus, Susan. (2002). A Modern Acadia. ISBN 1-55849-314-X..
- ↑ Stern, Robert. (1981). The Anglo American Suburb. , 84, 85 or. ISBN 0-312-03717-1..
- ↑ a b Clark, B 2003, Ebenezer Howard and the marriage of town and country, Archives of Organizational and Environmental Literature, 16. lib, 1. zbk, 87–97. or.
- ↑ Steuer, Max. (2000ko ekaina). «REVIEW ARTICLE A hundred years of town planning and the influence of Ebenezer Howard» The British Journal of Sociology Volume 51: 377–386. doi: ..
- ↑ Meacham, Standish. (1999). Regaining Paradise: Englishness and the Early Garden City Movement. , 50–53 or. (Noiz kontsultatua: 2014ko abuztuaren 5a).
- ↑ Purdom, Charles Benjamin. (1963). The Letchworth Achievement. , 1 or. (Noiz kontsultatua: 2014ko abuztuaren 5a).
- ↑ March, A 2004, Democratic dilemmas, planning and Ebenezer Howard's Garden City, Planning Perspectives, 19. lib, 409–433 or.
Artikulu hau Erresuma Batuko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia . |