FAIR and interactive data graphics from a scientific knowledge graph
Edukiak
Dennis Gabor (Budapest, Hungaria, 1900eko ekainaren 5a - Londres, Ingalaterra, 1979ko otsailaren 9a) britainiar fisikari eta teknikaria izan zen, hungariarra jatorriz.
Biografia
Berlinen hasi zen lanean, baina nazien erasoa zela-eta ihes egin zuen. Ingalaterrara joan, eta ingeles herritartasuna eskatu zuen.
Lastertasun handiko oszilografoaz, informazioaren teoriaz, fisika optikoaz eta telebistaz egin zituen ikerketak, baina holografia asmatu zuelako da ezaguna (1947). Argazkian jasotako irudia hiru dimentsiotan ikusteko aukera eman zuen holografiak.
Fisikako Nobel Saria eman zioten (1971).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak